Euskara

Informazioa euskaraz ere badago Kataluniako txertaketa guneetan

Kataluniako txertaketa guneetan 26 hizkuntzatan dago informazioa, besteak beste, euskaraz. 

Euskarazko QR kodea Cornelláko (Bartzelona, Katalunia) txertaketa gunean. BERRIA
Paulo Ostolaza.
2021eko ekainaren 22a
16:12
Entzun

COVID-19aren aurka txertatzeko gida euskaraz eskura daiteke Kataluniako txertaketa guneetan. Kataluniako Gobernuko Osasun Sailak gune horietan ezarrita dituen informazio paneletan 26 hizkuntzetan daude QR kodeak: besteak beste, galegoz, banglaz eta fulaz; baita euskaraz ere.

Horiek eskaneatuta bi dokumentu eskura daitezke. Batetik, gida laburra, eta, bestetik, luzea. Erabiltzaileek izan ditzaketen galdera batzuk erantzuten dituzte. Hauek dira gida laburrak biltzen dituen galderak: «Nolakoa da COVID-19aren aurkako txertatze prozesua?»; «eta txertoen dosi bat jaso duzunean, zer?»; «nolako albo ondorioak eragin diezazkidake txertoak?»; eta «nolako onurak ekarriko dizkit txertatzeak?». Hala, txertoa hartzen duten lagunek badakite zer egin txertaketa gunean, baita behin handik irtendakoan ere.

Generalitateak bere webgunean azaltzen duenez, COVID-19aren txertaketa zirkuituak beste txerto batzuk jartzen diren guneen ezberdinak dira, «eta zalantzak sor ditzakete». Horregatik sortu dituzte gida horiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.