Ingalaterrak berrogeialdia egiteko beharra kenduko die Europako Batasuneko bidaiari txertatuei

Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak eskuduntza propioak dituzte, eta ez dute oraindik hartu halako erabakirik.

Koronabirusaren aurka txertatzeko gune bat, Londresen. ANDY RAIN / EFE
Edu Lartzanguren.
2021eko uztailaren 28a
17:06
Entzun

Europako Batasunetik eta Ameriketako Estatu Batuetatik Ingalaterrara helduriko bidaiariek ez dute berrogeialdirik egin beharko, euren herrialdeetan txertoaren dosi guztiak jaso badituzte.

Hala erabaki du Londresek, eta datozen orduetan azalpen gehiago emango ditu Boris Johnson lehen ministroak. Datorren astelehenean sartuko da neurria indarrean.

Dena den, bidaiariek test negatiboak aurkeztu beharko dituzte Ingalaterrara heltzean, eta beste bat egin beharko dute egonaldiko bigarren egunean.

Orain arte, guztiek egin behar zuten berrogeialdia, txertoak Erresuma Batuan jaso dutenek izan ezik.

Neurriak asko erraztuko ditu turismo bidaiak eta bestelako bisita laburrak.

Edonola ere, oraindik ere berrogeialdia ezarriko diete laranja plus gisa sailkaturiko lurralde batetik heldurikoei. Frantzia dago zerrenda horretan, esaterako.

Neurriak Ingalaterran bakarrik du eragina. Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak eskuduntzak dituzte neurrioi dagokienez. Halere, Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak esan du uharteetako beste nazioetako ordezkariekin hitz egiten ari dela, erabakiak koordinatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.