Ingelesa euskararen aldean lehenestea egotzi diote Nafarroako Gobernuari

2011ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuak irakasleen ingeles maila euskaramaila baino gehiago baloratuko du; hala salatu du Administrazioan Euskaraz taldeak. Talde horren arabera, otsailaren 18an irakasleen 132 postu betetzeko lan eskaintza publiko bat atera zuen gobernuak; gaztelaniazko lanpostuetarako baremoan euskararen balorazioa %5 dela azaldu dute, eta ingelesaren balorazioa, berriz, %20 lanpostu guztietarako. Balorazio modu horrek «etorkizuna baldintzatu» nahi duela gaineratu du, ingelesa euskararen aurretik jarriz. Maiorga Ramirez EAko Nafarroako koordinatzaileak «zinismoz» jokatzea leporatu dio Miguel Sanz Nafarroako presidenteari. Herritarrek hezkuntza eredua askatasunez aukeratu dezaketela azaldu du Sanzek, baina milaka familiaren seme-alabei euskaraz ikastea galarazten diela gogorarazi du Ramirezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.