Kantuaren letra sinplea dela azaldu dute baina era berean "iradokitzailea" ere badela. "Hiztun batek hizkuntzarekin duen maiatasun harremana kontatzen du".
Hasiera batean Maider Zabalegi musikariak buruan zerabilen doinuak eta baita Jon Martin bertsolariak musika hari jarri zion letrak aldaketa handiak izan dituzte grabazio egune hurbildu ahal. Alaitz Telletxeak egin zituen kantuaren moldaketak.
Alaitz eta Maiderren ahots ezagunak ezezik beste asko somatzen dira aurtengo Kilometroetako kantuan. Izan ere, Oiartzungo Haurtzaro ikastolako haurrek musika jotzen eta grabazio lanetan parte hartu dute.
Kilometroak 2006 Oiartzun
'Ingo yeu, ingo ñeu' Kilometroak 2006ko kantua aurkeztu dute gaur
Kilometroak Oiartzunen izango da aurten =iIngo yeu, ingo ñeu=i lelopean. Gaur aurkeztu dute izen bera duen kantua: %100 oiartzuarra. Izan ere, abestiaren musika Alaitza eta Maider bikoteak sortutakoa da eta hitzak, berriz, Jon Martin bertsolariarenak. Hirurak oiartzuarrak dira eta hirurak izan ziren 2006ko Kilometroak antolatzen ari den Haurtzaro ikastolako ikasleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu