cabacas auzia

Iñigo Cabacasen auzia Europako agendan kokatu nahi dute

EH Bilduk Europako Parlamentuan duen taldeak antolatuta, Gomazko piloten erabilera: Polizia eredu berri baterantz  jardunaldia egin dute, Bruselan.

2016ko uztailaren 13a
09:22
Entzun

Jardunaldian izan dira Iñigo Cabacas zenaren senideak, Jone Goirizelaia abokatua eta Iñigo Gogoan plataformako kideak.

Gomazko piloten eta antzeko materialen erabilera pairatu dutenen testigantzak jaso dituzte, eta halako pilotak erabiltzeari uztea eskatu dute. Maria Jose Beaumont Nafarroako Barne kontseilariak ere parte hartu du. Goirizelaiak Cabacas auzia "oztopoz betetako bide bat" izaten ari dela gaitzetsi du. Ugarteko bezala ezaguna den ertzaina inputatuta ez egotea «larria» dela azaldu du. Josu Juaristi EH Bilduko europarlamenriak esan du "ahal den guztia" egingo dutela auzia Europako agendan egon dadin, eta Cabacsen gurasoen "indarra eta ausardia" goraipatu ditu.

Cabacas 2012an hil zen, Bilbon, Ertzaintzaren gomazko pilota batek buruan jo ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.