Iñigo Lamarca: «Abusu polizialen alorrean, ez dugu eraginkortasunik»

2011ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
1998an EAEko Arartekoak etorkinen aurkako polizia gehiegikeriei buruz egindako txosteneko gomendioak erabateko gaurkotasuna dute egun. «Hamahiru urteotan ez da ia aurrerapausorik eman», aitortu zuen atzo Iñigo Lamarcak SOS Arrazakeriak antolatutako topaketan. Besteak beste, salaketak ez ikertzea eta gehiegikeriak saihesteko protokolo bakarra —inkomunikazio aldietarakoa— ez betetzea deitoratu zuen. «Ezintasunez» mintzatu zen arartekoa: «29 lan esparru dauzkagu, eta 28tan eraginkortasun handia dugu: auzien %80an gure gomendioak kontuan hartzen dituzte administrazioek. Baina abusu polizialen alorrean, gure eraginkortasuna hutsa da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.