Frantzia

Inkesta baten arabera, herritarren %19ren babesa du Sarkozyk eta %15ena Royalek

=l Liberation ==http://www.liberation.fr/=l egunkariak plazaratu du inkesta, eta klase apalen artean ere Sarkozyk Royalek baino jarraitzaile gehiago dituela azpimarratu du. Eskuineko UMP koalizioak Sarkozy Frantziako presidentziarako hautagai aukeratu zuen atzo, jarraitzaileen %98ren babesarekin.

2007ko urtarrilaren 15a
15:36
Entzun
Eskuineko UMP koalizioak Nicolas Sarkozy egungo Barne ministroa hautatu zuen atzo Frantziako presidentziarako hautagai, militanteen %98ren babesarekin.

UMPko militanteen artean ez ezik, oro har, Frantziako gizartean Sarkozyren aldeko jarrera nahiko txertatuta dagoela adierazten du Liberation egunkariak gaur plazaratu duen inkestak: hala, herritarren %19k Sarkozy babesten duela ondorioztatu du azterketa horrek, eta %15ek egiten dutela bat Segolene Royal PSren hautagaiarekin. LO troskistaren hautagai Arlette Laguillerek herritarren %9ren atxikimendua luke.

Gainera, klase apaletan ere Sarkozyk Royal sozialistak baino babes handiagoa erdietsiko luke: errenta txikiko jendearen artean ere %19 Sarkozyren alde dago. Areago, gizartearen esparru horretan Laguiller troskistak Roualek baino babes handiagoa luke (%15 eta %14 hurrenez hurren).

Azkenaldian Frantzian gizarte gai larrien inguruan -etxegabeen eta, oro har, etxebizitzaren arazoaren inguruan- Royalek ez du jarrera irmorik hartu, eta =i Liberation=-en arabera, horrek galarazi dio klase apaletako jendearen atxikimendua. Aldiz, langileei zuzendutako diskurtsua egin du azkenaldian Sarkozyk, bera ez dela ez eskuinekoa eta ez ezkerrekoa nabarmenduz, baizik eta "ezkerreko, eskuineko edo zentroko diren ez dakitenen ordezkari" dela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.