Inkesta baten arabera, herritarren %71k argi zuten nori eman botoa

Abstenitu direnen artean, alderdiekiko konfiantza galdu dute %37k eta «politikaz nazkatuta» daude %28

Erredakzioa
2011ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Prospekzio Soziologikoen Kabineteak, bozak amaitu ostean, ikerketa bat egin du, eta telefonoz mila herritarri galdeketa egin die kanpainaren eta hauteskunde emaitzen inguruan. Ondorioetako bat izan da kanpainaren hasieratik herritarren %71k argi zutela nori eman botoa. Hala, inkestaren arabera, zalantzatien poltsa %15 ingurukoa izan da, beste %14k abstenitzea edo zuri bozkatzea argi zutelako.

Zalantzatien artean hauek ziren duda nagusiak: %19k EAJ eta Amaiurren artean zalantza zuten; %14k PP eta PSEren artean; %12k PSE eta IU-Ezker Anitzaren artean; %8k PP eta UPDren artean; %5k EAJ eta PPren artean; %4k PSE eta Amaiurren artean, eta portzentaje berean, IU eta Amaiurren artean.

Botorik eman ez dutenen gehienek, berriz, nolabaiteko mesfidantza edo ezadostasuna islatu nahi izan dute: %37k alderdi edo politikariekiko mesfidantza dute; %28 «politikaz eta hauteskundeez nazkatuta» daude; %20k uste dute botoa emateak ez duela ezertarako balio, eta beste %20k ez dute gustuko aukerarik; %13k, berriz, ezadostasuna islatu nahi dute.

Elkarrizketatuen ia erdientzat (%47) botoa emateko faktore nagusia alderdia da, %29rentzat programa politikoa, eta %8rentzat hautagaia. Herritarren %54k ontzat jo dituzte emaitzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.