CISek joan den astean aurkeztu zuen inkestaren ostean, Noticias taldeak eta El Diario Vasco-k (Vocento) aurkeztu dituzte beste bi inkesta. Alderdi abertzaleek ordezkaritza handiagoa dute horietan, PSE-EEren eta PPren kaltean. Lehenak, EAJ ematen du EAEko garaile gisa, bost edo sei eserlekurekin; Amaiurren antzera. Emaitza horiekin biek izango dute talde propioa Espainiako Kongresuan. PPk lau ordezkari, eta PSE-EEk hiru izango ditu, iragarpen hori betez gero. El Diario Vasco-ren inkestaren arabera, alde gutxiago egongo da lau alderdien artean EAEn. PSE-EEk nabarmen behera eginda ere, bost ordezkari izango ditu, PPk eta Amaiurrek lau edo bost, eta EAJk lau. EAJ talde propiorik gabe geratuko da, beraz. Bizkaiak izango du giltza EAJ eta Amaiurren kasuan, eta Arabak PP eta jeltzaleen kasuan.
Nafarroan Amaiurrek eserleku bat izango du, Vocentoren egunkariaren arabera, eta Geroa Baik galdu egingo du Nafarroa Bairen ordezkaria. UPN-PPk eta PSNk banatuko dituzte beste lau ordezkaritzak. Noticias taldeko inkestak ez du Nafarroako daturik bildu.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak
Inkesta berrien arabera, talde propioa izango du Amaiurrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu