ATXILOKETAK

Inkomunikatuta jarraitzen dute atzotik Jon Lizarribarrek eta Ruben Gelbentzuk

Guardia Zibilak Jon Lizarribar atxilotu du Urnietan, eta Ruben Gelbentzu Andoainen. Espainiako Kongresuko diputatu talde bat atxilotuei bisitan joateko eskatu du Amaiurrek, haien eskubideak errespetatzen ari direla bermatzeko.

2013ko ekainaren 12a
11:17
Entzun

Atzo goizean atxilotu zituzten Lizarribar eta Gelbentzu, Urnietan bata eta Andoainen bestea (Gipuzkoa). Inkomunikatu egin zituzten, eta hala jarraitzen dute gaur ere.

Zortzi ordu inguruz aritu ziren, Urnietan, Lizarribarren etxea miatzen. Berria zabaldu ahala, hainbat herritar inguratu zen haren etxe atarira, babesa erakusteko asmoz. 11:00 aldera eraman zuten Lizarribar, han bildutako jendeak hura askatzeko oihukatzen zuen bitartean. Ertzaintza ere agertu zen orduan, Lizarribarri babesa ematera joandakoak handik urruntzera eta Guardia Zibilari bidea irekitzera. Tentsio uneak izan ziren, eta gutxienez lagun bat idenfikarazi zuten. Urnietako Bilduk salatu zuen, gainera, herrian zehar atxiloketak salatzeko pankartak jartzen ari ziren zenbait lagun ere identifikatu zituztela ertzainek egun osoan.

Ordubete geroago eraman zuten Gelbentzu Andoaindik, babesa ematera bildutakoen oihu artean. Guardia Zibila haren etxera joan zenean han ziren haren bikotekidea eta haurra, baina kalera atera zituzten biak.

Gaur, Amaiur koalizioak Espainiako Kongresuko Barne Batzordeko presidente Juan Carlos Apariciori eskatu dio parlamentari talde batek bi atxilotuei bisita egitea, haien eskubideak errespetatuak izaten ari direla egiaztatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.