Inkomunikazioa bertan behera uzteko legegilea ez den proposamena atzera bota du gaur Eusko Legebiltzarrak, PSE-EE, PP eta UPDk aurka bozkatu ondotik.
EAk egin zuen polizia etxeetan eta kuarteletan inkomunikazioa ezeztatzeko proposamena, tortura kasuak saihesteko. Jesus Mari Larrazabal EAko legebiltzarkideak adierazi du torturak jarraitu egiten duela eta bizirik dagoela hainbat herrialdetan, modu kezkagarrian. "Espainiako Estatuan torturak jarraitzen dute eta zoritxarrez torturengatik zigortuek ez dute ia kondenarik betetzen".
politika
Inkomunikazioa bertan behera uzteko proposamena atzera bota du Eusko Legebiltzarrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu