Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeei begira, hautagaiak aurkezteko ekitaldi bat egin du Geroa Baik Uharten, eta bertan jakinarazi dute Innerarity filosofoa izango dela Martinez buru duen zerrendako bigarrena. "Nafar guztien ahotsa Madrilera eramateko" konpromisoa agertu du Innerarityk.
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea bertan izan da. Esan du datorren legealdia ez dela erraza izango, eta, horregatik, "oso garrantzitsua" izango dela Madrilen "ordezkaritza sendoa" izatea. Haren esanetan, Geroa Bai gai izan da herritarrei proiektu "eraikitzailea" eskaintzeko, eta abenduaren 20ko bozak "beste erronka bat" direla erantsi du.
Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoa ere hizpide izan du Barkosek. Esan du deialdi hori "teknikoa" dela eta "bizi den egoera PAI ereduaren garapenak" sortutakoa dela.