Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren "eraldatze proiektua" aurkeztuko dute gaur, Bilbon, Euskalduna Jauregian. Ekonomia, gizarte, unibertsitate, zientzia eta teknologia eremuetako ia 400 eragilek osatuko dituzte haren gobernu organuak; Pedro Luis Uriarte da Innobasqueko presidentea. "2030. urte ingururako Euskadi berrikuntzan Europan erreferente" izatea du helburu elkarteak.
Azkeneko lau hilabeteetan, zortzi mila pertsona inguruk entzun dituzte 70 ekitalditan gaur ofizialki aurkeztuko duten proiektuaren ildo nagusiak. "Agentziak bereganatu duen gizarte babes handia gobernu organoen osaeran gauzatu da, bertan parte hartuko baitute Euskadiko erakunde publiko eta pribatu garrantzitsuenek".
Ekitaldian izango da Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria.
Ekonomia
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren "eraldatze proiektua" aurkeztuko dute gaur
"2030rako Euskadi berrikuntzan Europan erreferente" izatea du xede elkarteak. Bilbon egingo dute ekitaldia, Euskalduna Jauregian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu