Irakurleak
- BERRIA egunkariaren irakurleak 63.000 dira egunean, CIESek neurtuta.
- BERRIA.INFOk 20.000 bisita ditu astegunez; eta hilean, 550.000.
- BERRIAk parte hartzen duen proiektuetan ere jarraitzaileak ugariak dira: Hitza-ren eguneroko jarraitzaileak 91.000 dira, eta noizbehinkakoak 174.000.
Lanpostuak
Enpresa horietan 380 lanpostu sortu ditu BERRIA Taldeak: 270 lanpostu taldeko enpresetan eta beste 110 bazkidetzan sortutako enpresetan.
Zerga ekarpena
BERRIA Taldeak urtean 3.500.000 eurotik gorako ekarpen zuzena egiten du instituzioen aurrean zerga eta gizarte segurantza bidez, eta beste ia 2.000.000 sortzen ditu zeharka, kanpora bideratzen duen negozioarekin.
Baina erakunde publikoen diru laguntzen ekarpena, %15 baino ez da BERRIA Taldean
"Baina esan behar da, urte hauetan guztietan, diru laguntza publikoen ekarpena %15etik ez dela pasatu BERRIA Taldearen ustiapen kontuan. Beraz, taldeak berak sortutako baliabideekin aurre egiteko gaitasuna izan dugu".