Duela bi urteko marka gainditzea lortu dute aurten Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroek: 9.683 ikasle eta irakasle izan dira guztira.
Horietatik 8.577 ikasleak izan dira —2012an baino hogei gehiago—, eta 1.106 irakasleak. Euskaraz izan diren ikastaroetan parte hartu dutenen kopurua ere igo egin da iaztik, 687tik 1.062ra. Jose Luis de la Cuesta udako ikastaroen zuzendariak eta Ana Arrieta Gipuzkoako campuseko errektoreordeak aurkeztu dituzte emaitzok, eta gustura agertu dira parte hartzearekin.