Gomez Bermudez epaileak erabaki du Azkarateri hirugarren gradua eskaintzea, baina, grukean, kontrol telematikoa bermatuko lukeen tresna bat eramanaraztea. Senideek zein abokatuek agertu dute ez dakitela Azkarate berari horren berririk eman dioten, baina, nolanahi ere, presoak berak hartuko duela azken erabakia; hots, hirugarren graduaren truke kontrol hori onartu edo ez.
Dena den, azpimarratu dute Azkaratek baldintza gabe libre egotekoarau guztiak betetzen dituela, eta, beraz, epailearen jokaera ez dela bidezkoa.
Presoak
Inolako baldintzarik gabe Manu Azkaratek aske behar duela nabarmendu dute haren senide eta abokatuek
Gaixotasun sendaezina eduki arren berriro espetxean daukaten Manu Azkarate preso tolosarraren senide eta abokatuek haserre hartu dute Gomez Bermudez epaileak hari buruz hartu duen azken erabakia: hirugarren graduaren truke kontrol telematikoa ezartzea. Hain zuzen ere, erabaki horren kontra helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute abokatuek, eta, halaber, salaketa jarriko diotela epaileari autoaren berri ez dietelako eman. Senideek zein abokatuek Azkaratek inolako baldintzak gabe aske behar duela nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu