Baserri batean sutea izan da gaur goizean Mutrikun (Gipuzkoa), Ertzaintzak jakinarazi duenez, eta eraikina kiskalita geratu da. Ez da zauriturik izan, inor ez zelako bizi. Halere, sutea itzaltzeko lanetan ziharduen suhiltzaile bat arin zauritu da ateburua gainera erori zaionean. Mendaroko Ospitalean artatzen ari diote une honetan.
7:30ak aldera izan da gertaera, Artzain-erreka auzoan. Oraindik ez dakite sutea zerk eragin duen.
Gizartea
Inor bizi ez zen baserri bat kiskali da Mutrikun gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu