eitb

"Inork ez dauka ziurtatuta etorkizunerako finantzaketa", dio EITBko zuzendari nagusiak

Jaurlaritzaren eta hedabide taldearen kontratuari buruzko azalpenak eman dituzte Urgell Kultura sailburuak eta Suriok.

urtzi urkizu
2012ko ekainaren 25a
19:41
Entzun

Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak iragarri du proiektu estrategikoak dituztela, baina finantzazioa dela arazoetako bat. "Sinergia handiagoa egon behar da, baliabideak optimizatzeko. Baina kontuan hartu behar da inork ez daukala ziurtatuta etorkizunerako finantzaketa".  

Ostiralean sinatu zuten EITBk eta Eusko Jaurlaritzak 2012ko programa kontratua, eta gaur horri buruzko azalpenak eman dituzte Eusko Legebiltzarreko Kontrol Batzordean Blanca Urgell Kultura sailburuak eta Suriok. "Kontratuaren inguruko hausnarketa abenduan egin zen, baina ondorengo prozesuak eta tramitazioak luzatu du kontua", adierazi du Urgellek, Gasteizen.

Maribel Vaquero EAJko legebiltzarkideak salatu du talde politikoak ez dituztela gonbidatu kontratu programaren inguruko ekarpenak egiteko. "Segurtasuna eman behar da, ez bakarrik epe motzera begiratu". EAJko ordezkariak, halaber, kritikatu du EITBren "deslokalizazio" bat eman dela.

Carlos Gorostiza PSE-EEko legebiltzarkideak egungo zuzendaritzaren lana defendatu du: "Garrantzitsuena zerbitzu publikoa definitzea da eta hori egin da. Bestetik, lehen telebista parte batena zen. EITB euskal herritar guztiena izatea sentitu behar da, eta hori Surioren taldeak lortu du".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.