Inpugnazioa erabakitzeko epeak

2011ko apirilaren 28a
20:42
Entzun

Herenegun. Maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetako behin betiko zerrendak argitaratu zituzten.

Atzo eta gaur. Inpugnazioak jartzeko aukera. Estatuaren abokatuak atzo aurkeztu zuen Bilduren zerrenda guztien kontrakoa, Fiskaltzak gaur.

Larunbat gauerdia. Bi egunetan alegazioak jartzeko aukera izango du Bilduk. Espainiako Auzitegi Gorenak ere bi egun horien buruan hartuko du erabakia: larunbat gaueko hamabiak baino lehen.

Maiatzaren 2aren aurretik. Gorenak erabakia eman osteko bi egunetan Konstituzionalean helegitea jartzeko aukera izango da.

Maiatzaren 5aren aurretik. Helegitea jarri ostean hiru egun izango ditu Konstituzionalak erabakia emateko. Tarte berbera du inpugnatutako zerrendak alegazioak aurkezteko.

Maiatzak 6. Hauteskunde kanpaina abiatuko da.

Maiatzak 12. Kanpainan lege urratzea egon dela iritziz gero, berriro zerrendak inpugnatzeko aukera izango dute Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak.

Maiatzak 15. Inpugnazioa jarri eta hiru eguneko epea izango du Gorenak erabakia hartzeko, zerrendak alegazioa jartzeko duen epe bera.

Maiatzak 17. Konstituzionalean babes helegitea jartzeko aukera izango dute aldeek, hiru eguneko epean.

Maiatzak 20. Azken erabakiaren berri eman beharko du Auzitegi Konstituzionalak.

Maiatzak 22. Hego Euskal Herrian Udal eta Foru Hauteskundeak izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.