Apirilak 26. Maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetako behin betiko zerrendak argitaratuko dituzte.
Apirilak 27-28. Inpugnazioak jartzeko aukera.
Apirilaren 30a baino lehen. Bi egunetan alegazioak jartzeko aukera du inpugnatutako zerrendak. Espainiako Auzitegi Gorenak ere bi egun horien buruan eman behar du erabakia.
Maiatzaren 2aren aurretik. Gorenak erabakia eman osteko bi egunetan Konstituzionalean helegitea jartzeko aukera.
Maiatzaren 5aren aurretik. Helegitea jarri ostean hiru egun izango ditu Konstituzionalak erabakia emateko. Tarte berbera du inpugnatutako zerrendak alegazioak aurkezteko.
Maiatzak 6. Hauteskunde kanpaina abiatuko da.
Maiatzak 12. Kanpainan lege urratzea egon dela iritziz gero, berriro zerrendak inpugnatzeko aukera izango dute Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak.
Maiatzak 15. Inpugnazioa jarri eta hiru eguneko epea izango du Gorenak erabakia hartzeko, zerrendak alegazioa jartzeko duen epe bera.
Maiatzak 17. Konstituzionalean babes helegitea jartzeko aukera izango dute aldeek, hiru eguneko epean.
Maiatzak 20. Azken erabakiaren berri eman beharko du Auzitegi Konstituzionalak.
Maiatzak 22. Hauteskundeak.