'Cabacas auzia'

Inputatutako lau ertzainetatik hiruk deklaratu dute

Jone Goirizelaia Iñigo Cabacasen senideen abokatuak esan du auzian atzo Bilbon deklaratutako ertzainak galdera guztiei erantzun ziela baina gaurko ertzainen deklarazioak kontuan arte gabe ezin dela ondoriorik atera. Cabacasi gertatutakoaren erantzuleak, ordea, goiko karguetan jarri ditu berriz ere.

2014ko urtarrilaren 31
17:58
Entzun

Inputatuta dauden lau ertzainetatik hiruk deklaratu dute jada 'Cabacas auzian', eta hilaren 12a arte atzeratu dute laugarrenaren deklarazioa, gaurkoan ez duelako astirik eman hark esan beharrekoak jasotzeko. Atzo, izan ere, akats informatiko bat medio, ertzain bakarrak deklaratu zuen, eta horrek atzeratu egin du prozedura.  

Jone Goirizelai abokatuak ez du goizean Euskadi Irratian deklarazio horien berri jakin arte baloraziorik egin nahi izan, baina auzia argi dadin goi kargudunak inputatu beharraz aritu da, behin eta berriz senideek esan duten bezala: Ertzaintzaren buruak eta haien arduradun politikoak inputatzeko errekurtsoari eusten diote.

"Bilera bat egin zen egun hartan gauzak nola egin behar ziren. Grabazioa denok entzun dugu, nolako aginduak eman zituzten irratiz. Aginduak eman eta gero bete zituztela. Ardurak denenak ez dira berdinak".

Fiskalari buruz ere aritu da Goirizelaia. "Atzo agertu zen lehen aldiz. Hobe luke gutxiago hitz egin, esaten duena ardura gehiagorekin esan, eta lan gehiago egin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.