euskal herria

Inputazioa eta epaiketa "fartsa bat" direla deklaratu dute Solabarriak eta Buttonek

Auzitegiari epaitzeko zilegitasunik ez diotela aitortzen nabarmendu dute Madrilen, epailearen aurrera joan aurretik.

Ernaiko gaztaek, Solabarria, Goirizelaia eta Yesca elkarteko gazteekin. ERNAI
2013ko irailaren 19a
12:59
Entzun

Gaur goizean deklaratu dute Madrilen Auzitegi Nazionalean Mikel Button Ernaiko kideak eta Periko Solabarria ezker abertzaleko kideak, terrorismoa goratzea leporatuta. Hainbat lagunen babesa jaso dute epaitegira sartu aurretik, tartean Amaiurreko diputatuena. Auzitegi Nazionalak eurak epaitzeko zilegitasunik ez duela eta inputazioa eta epaiketa bera "fartsa bat" direla esan dute.

Eloy Velasco epailearen aurrean deklaratu behar zuten, baina ez da agertu, eta idazkariak hartu die deklarazioa. Hamar minutu egin dituzte idazkariaren aurrean, Xabier Lopez Peña presoaren heriotza salatzeko ekitaldietan parte hartzeagatik terrorismoa goratu izana egotzita.

Solabarrietaren jarduna goraipatu du Buttonek

Periko Solabarria ezkerreko militante historikoak eta Mikel Button Ernaiko bozeramaileak deklaratzera sartu aurretik egin dituzte adierazpenak. Buttonek nabarmendu duenez, oztopo guztiak jarrita ere, "Euskal Herria sozialista eta feminista eraikitzen jarraituko" dute. Solabarriaren jarduna ere goraipatu du Buttonek, 83 urte izan arren, galdu ez duen gaztetasuna.

Auzipetuei babesa ematera gerturatu den jendearen artean egon dira Sabino Cuadra eta Jon Iñarritu Amaiurreko ordezkariak. "Zentzugabekeria" da Cuadraren ustez epaiketa hau: "Euskal Herriak kontrakoa behar du: bakea eta eta demokrazia", eta prozesu demokratiko bat bideratzen jarraituko duela esan du. Button eta Solabarriarekin batera bost gazte gehiago daude inputatuta arrazoi berarengatik. Horiek ere atarian izan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.