POLITIKA

"Insubordinazio demokratikoaren alde" indarrak batu dituzte EH Bilduk eta CUPek

Euskal herritarrek eta kataluniarrek "guztiaz" erabaki ahal izatea aldarrikatu dute David Fernandez CUPeko parlamentariak eta Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkideak.

Hasier Arraiz eta David Fernandez. EH BILDU
2015eko otsailaren 21a
10:47
Entzun

Gasteizen elkartu dira biak, eta Euskal Herriaren eta Kataluniaren egoera politikoen antzekotasunak izan dituzte aztergai. Arraizek eredutzat jo du Kataluniako mugimendu subiranista, eta goraipatu du gai izan direla "erabakitzeko eskubidearen aldeko ekintza batasuna" lortzeko.

Gainera, Arraizek azpimarratu du Kataluniako erakundeek Espainiako Estatuaren aurrean "insubordinazio demokratikoa" gauzatzeko aukera frogatu dutela. Horretaz aparte, Kataluniako prozesuaren herritarren mobilizazio maila txalotu du, esanaz "herria zutitu" egin dela eta hori erabakitzeko eskubidearen aldeko "motorra" izan dela.

Halaber, EAJri zuzenduz, esan du EH Bilduk EAJrekin akordioak egiteko aukera babesten duela bide subiranistan aurrera egiteko, baina jeltzaleei ohartarazi die ez dutela "beste alde batera" begiratuko irregulartasun kasuen aurrean.

"Eliteen" politikak

Fernandezek, berriz, euskal herritarren eta kataluniarren erabakitzeko eskubidea defendatu du, "burujabetza politiko eta ekonomikoa" gauza dezaten. Gaineratu du burujabetzak "elite batzuek" diseinatutako politikei aurre egiteko balio behar duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.