Auzitegiak

Inteligentzia perituen egitekoa aztertuko dute Iruinek, Salellasek eta Saez Valcarcelek

Auzi batean aztertzen ari diren gaian aditua den eta auzian neutrala izango den figura juridikoa dira perituak. Hainbat epaiketatan, baina, "inteligentzia peritu" gisara hartzen dira auzia bera bultzatzen aritu diren poliziak. Auziaren parte eta auzian neutro izanez aldi berean. Figura hori aztertuko dute bihar Bartzelonan.

jarraia121968.jpg
2016ko apirilaren 21a
08:53
Entzun

Inteligentzia perituen inguruko jardunaldiak egingo dituzte bihar, Bartzelonan, abokatuen kolegioak antolatuta. Haien baitan, hizlari izango da Ramon Saez Valcarcel Espainiako Auzitegi Naziolaneko epailea. Berak epaitutako hainbat auzitan egon dira poliziak inteligentziako peritu gisara deklaratzen, nahiz eta abokatuek behin eta berriz ohartarazi duten poliziak auziaren parte direla eta ezin direla neutro izan.

Hainbat aldiz egin du salaketa hori Iñigo Iruin abokatuak Espainiako Auzitegi Nazionalean. Abokatu hori ere Bartzelonan izango da bihar, jardunaldietan. Benet Salellas Vilar Gironako abokatuarekin batera hitz egingo du Iruinek, 10:15etik aurrera. Haien atzetik hartuko du hitza Saez Valcarcelek, eta ondoren eztabaida egingo dute.

Auzitegi Nazionalean auzi politiko batzuetan absoluzioa eman duten epaimahaietako kide izan da Valcarcel; adibidez, Egunkaria auzikoa, Udalbiltzakoa eta D3M-Askatasunakoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.