Politika

"Interes orokorrarekin bat etorriz" jokatu zutela dio Alonsok

Espainiako Kontu Auzitegiak emandako zigor epaia atzera botatzea espero du, PPk jarriko dion helegitearen ondorioz.

jarraia122896.jpg
2016ko maiatzaren 17a
12:41
Entzun

Udaleko teknikariei entzungor eginda, Arabako hiriburuko San Antonio kaleko lokal batengatik merkatuko prezioaren gainetik jarri zuten alokairua, eta hura adostu zutenean "interes orokorrarekin bat etorriz" jokatu zutela esan du Anfonso Alonso Gasteizko alkate ohi eta EAEko PPren presidenteak. Espainiako Kontuen Auzitegiak joan zen astean zigortu zituen Alonso bera eta Javier Maroto orduko Ogasun zinegotzia. Behar baino diru gehiago gastatu zutela esan, eta 393.862 euro itzultzera zigortu ditu.

Alonsok Espainiako RNE irratian esan du zigor hori atzera botatzea espero duela, beraien helegiteari jaramon eginez. Izan ere, haren arabera, "interes orokorrarekin bat etorriz" egin zuten gestio hori, eta, beraz, zigorrak ez dauka "oinarririk".

Edolonola ere, beraien kontrakoa ez dela ustelkeria auzia azpimarratu du Alonsok, administrazioko auzia dela. EAJk eta PSE-EEk ere salaketa jartzerakoan ez zutela ustelkeriazko auzitzat jo nabarmendu du, eta, horregatik, bi alderdi horien jarrera salatu du, "nahasmenduetan" dabiltzala iritzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.