Ekonomia

Interes tipoak %4n utzi ditu EBZk

Egin dituen aurreikuspenen arabera, hazkunde ekonomikoa uste baino txikiagoa izango da eta inflazioa handiagoa.

2008ko martxoaren 6a
15:17
Entzun
Interes tipoak %4n uztea erabaki du EBZ Europako Banku Zentralak, inflazioa igotzeko arriskuak eta otsailean argitaratutako datu koiuntural onek eraginda.

Otsaileko datuak onak izan arren, ordea, 2008ko hazkunde ekonomikoaren eta prezioen igoeraren aurreikuspenaren azterketak emaitzak txarrak eman ditu: urte hasieran iragarritakoa baino txikiagoa izango da hazkundea eta handiagoa inflazioa. Hain zuzen ere, %1,3 eta 2,1 artekoa izango da hazkundea eurogunean eta inflazioa %2,6 eta 3,2 artekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.