Norantz jo behar duten hedabideek etorkizunean, zer toki izango duten, noiz gertatuko den komunikabide enpresen behin betiko eredu aldaketa, zergatik gertatuko den, aldaketari nola egingo dioten aurre hedabideek... Horiek aztertuko dituzte gaurtik ostegunera artean Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta Internet jardunaldietan Gasteizen, Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan.
Euskarazko Komunikazio Taldeak (EKT) antolatu ditu jardunaldiok, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, eta bertan planteatuko duten eztabaidari eustea "derrigorrezkoa" dela dio Lorena Lopez de Lacalle Arabako Euskara eta Kultura diputatuak. Alde batetik, Internet alor guztietan nagusitzen ari den garaian, hedabideek duten zeregina eztabaidatzeko beharra dagoela azpimarratu du. "Hedabideen alorrean hizkuntza garatu ahal izateko estrategiak egitea ere oso garrantzitsua da".
Etorkizunean gerta daitekeena aurreratzea zaila dela uste du Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak: "Orain arteko hedabideen eredua erortzen ari zaigu; hedabideen negozioa bukatzen ari da, eta aztertu behar da geldituko den testuinguru berria".
komunikabideak
Internet aroan hedabideek jarraitu beharreko bideaz gogoeta
'Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta Internet' jardunaldiak egingo dituzte gaurtik ostegunera arte Gasteizen, EKTk antolatuta eta Arabako Foru Aldundiak babestuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu