Gizartea

Internetarako euskararen gramatikaren entziklopedia egingo du EHUk

EHUren Euskara Institutuak interneten erabilgarria izango den euskararen gramatikaren hiztegi hori egiteaz gain, =iHiztegi Batua Euskal Prosan=i egitasmoarekin aurrera egingo du.

2008ko urriaren 22a
15:05
Entzun
EHUren Euskara Institutuak euskararen gramatikaren entziklopedia bat garatuko du, interneten erabltzeko. Euskararen gramatikaren entziklopedia horrek fonetika, morfologia edota sintaxia biltzeaz gain, hainbat berrikuntza edukiko ditu. Berrikuntza horiek lexikografia, hizkuntzaren historia, hizkuntzaren jabetze-prozesua, euskararen erabileraren inguruko datuak, inguruko hizkuntzek euskaran eduki duten eragina eta euskararen arauak dira.

Egitasmo honetaz gain, Hiztegi Batua Euskal Prosan hiztegiaren edukia hedatzeko asmoarekin aurrera jarraituko duela dio EHUko Euskara Institutuak. Hiztegi hau interneten da erabilgarri baita ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.