Interneteko apustuak arautu ditu Espainiako Kongresuak
MADRIL. Legez kanpoko egoeran zeuden orain arte Interneteko eta sakelako telefono bidezko apustuak Hego Euskal Herrian, eta lege baten bidez arautu zituzten atzo, Espainiako Kongresuan Jokoaren Legea onartuta. Segurtasun juridikoa izango dute, horrenbestez, era horretako apustuek, eta, trukean, neurriak hartu beharko dituzte enpresek, adingabeak eta ludopatak babesteko. Talde guztiek babestu dute legea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu