Gaur, Kiotoko protokoloa indarrean jarri dela eta, prentsaurrekoa eman du EAEko Lurralde Antolakuntza eta Ingurumen sailburu Sabin Intxaurragak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ingurugiro baldintza txarreko egunak izan dira, eta beraz, "neurriak hartu beharko" direla azpimarratu du.
Neurri horiek bi alorretan sailkatu ditu Intxaurragak, energia aurreztea bata, eta garraio pribatua gutxiago erabiltzea bestea: "Energia kontsumoa jaitsiz, hain zuzen lanparak eta aldatuz, iraunkorragoak izan daitezen; eta bestetik, garraio arloan, gaur egun hain erraz erabiltzen ditugun kotxe pribatuaen erabilera murriztuz, nolabait garraio publikoa erabiliz, edo bere kasuan, kotxea erabiltzea ezinbestekoa bada, beste batzuekin partekatuz".
Kiotoko protokoloa
Intxaurragak dio airearen kalitatea mantentzeko norbanakoen autoen erabilera murriztu behar dela
EAEko Lurralde Antolakuntza eta Ingurumen sailburu Sabin Intxaurraga "konbentzituta" dago, airearen kalitatea mantenduko bada "norbanakoen autoen erabilera murriztu" egin behar dela. Azken hilabeteetan ingurugiro baldintza txarreko egunak izan direla azaldu du, eta beraz, "neurriak hartu beharko" direla iritzi dio, "osasun publikoa mantentzeko", eta neurri horien artean norbanakoen autoen erabilera murriztu beharko dela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu