Uztailaren 1ean hartuko du buruzagitza Navarretek, eta bost urtez jardungo du kargu horretan. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, Navarreteren eginbeharra izango da "terrorismo" gaietan jarraipenak sustatzea, koordinatzea, babestea eta egitea, Europako Batasuneko estatu kide, nazioarteko erakunde eta hirugarren herrialdeekin lankidetzan.
Jardun profesionala Intxaurrondoko kuartelean (Donostia) hasi zuen Navarretek. Hara bidali zuten 1985ean, Donostiako Informazio Zerbitzuan.
Urte hartako abenduaren 15ean agertu zen Mikel Zabaltza zenaren gorpua, Bidasoa ibaian. Guardia Zibilak atxilotu ondoren, hilda agertu zen, eskuak eskuburdinez lotuak zituela.