Intxortako borrokalariei omen

Elgetako mendietan Francoren tropen kontra borrokan jardun zuten Espainiako Gerran, eta Euskal Herri "pluralaren" ikur izan ziren Ibarretxeren ustez.

2007ko apirilaren 19a
16:11
Entzun
70 urte dira Elgetan (Gipuzkoa) Intxorta mendietan abertzaleek, sozialistek, komunistek edota anarkistek Francoren tropen kontra borrokan jardun zutela Espainiako Gerran, eta gaur, hura gogoratzeko, omenaldia egin diete orduko borrokalariei Elgetan bertan; haietako batzuk ekitaldian izan dira.

Euskal Herri "pluralaren" ikur izan zirela esan du Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak. Haren iritziz, borrokalari haiek zerikusi handia izan zuten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gobernua sortzeko 1936ko urrian.

Patxi Basauri Elgetako alkatearen ustez, 1936an "askatasunaren alde" borrokatu zirenak "eredu izan ziren guztiontzat, tradizio politiko desberdineko jendea gai izan zelako helburu baten inguruan batzeko".

Intxortako frontearen maketa ikus daiteke Elgetan, baita garai hartako hainbat argazki, uniforme eta arma ere. Ibarretxek Intxortako atea inauguratu du, Juan Jose Arangurenek egindako eskultura.

Argazkian, gaurko ekitaldiko une bat (Argazki Press).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.