Pozik mintzatu da Elgetako alkate Iraitz Lazkano gaurko saioak izan duen segidarekin. "70 bat lagun elkartu gara". Inguruko udalerri askotako udal ordezkariak hurbildu dira, eta kanpokoak ere bai; besteak beste, Bartzelonako alkateorde Jaume Asens izan da bertan. "Oso positiboa izan da udal ordezkari ezaberdinen partaidetza", adierazi du Lazkanok. "Ikusi dugu zer gehiago egin daitekeen memoria historikoaren alorrean". Saioa amaitu dute Egiaren iturria deituriko eskulturan egindako lore eskaintza batekin.
Bihar ere izango da Intxortako gainetan 36ko gerran zer jazo zen jakiteko era. "Bisita gidatu berezi bat egingo da, antzeztua". Horren bidez, hara biltzen direnek ikusi ahal izango dute nola egin zieten aurre han batu ziren gudariek Francori eta haren kideen altxamendua babesten ari ziren indar militarrei.