Intza Oxandabaratz eta Igarki Robles aske geratuko dira

2012ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Intza Oxandabaratz behin-behineko askatasunean aterako da datozen orduetan. Abenduan atxilotu zuten, Donibane Garazin, Julen Mujikarekin batera. 2009ko abuztuan Herault departamenduan aurkitutako ETAren zulo batekin lotura izatea egotzi zieten. Oxandabaratz haurdun dago, eta apirilean edukiko du haurra.

Igarki Robles preso gasteiztarra ere libre geratzekoa zen atzo, ezarri dioten 30.000 euroko bermea ordainduta. 2010eko urriaren amaieran atxilotu zuten Robles, gazte independentisten aurka eginiko polizia operazio zabal batean. Guztira, hamalau gazte atxilotu zituzten operazio horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.