Intza Oxandabaratz eta Julen Mujika asteartean Frantziako Poliziak Donibane Garazin atzemandako bi lagunak arratsaldean eramango dituzte epailearengana, Parisen. Baionatik, Bordelera (Frantzia) eta ondotik Parisera eraman zituzten herenegun. ETAren ustezko zulo batekin lotu diuzte, Laurence Levert epaileak aginduta.
Polizia operazioaz geroztik, gauero elkarretaratzeak egiten dabiltza Donibane Garazin. Besteak beste, ezker abertzaleak, ABk eta Segik salatu dute operazioa.
Oxandabaratzen, Mujikaren eta Josu Esparzaren atxiloketak salatzeko manifestazioa egingo dute bihar Donibane Garazin, Aterabide politikoa orain, errepresioari stop! lelopean, 15:30ean, herriko etxetik abiatuta.