28 urte dira Parot preso dela, eta bosgarren aldia du baldintzapean aske geratzea eskatzen duela. Hirugarren aldia du epaile batek onartzen diola eskari hori, baina hiru aldi horietan prokuradore batek dei egin du. Lehen bi deietan epaileek prokuradoreari zioten kasu egin eta Parot preso atxikitzera erabaki zuten. Hala egin du epaileak hirugarren aldi honetan ere.
Paroten abokatu Julien Brelek prokuradorearen jarrera salatu zuen, azkenekoz Dei Auzitegira jo zuenean. "Prokuradorearen bitartez, Frantziako estatuaren jarreran aldaketarik ez dagoela agertzen da; ez dago, ezta aldaketa hastapenik ere".
Bagoazek "lotsagarritzat" jo du erabakia, eta herritarrak mobilizatzera deitu ditu, apirilaren 14an, Baionan.
Elkarretaratze iraunkorra egin du elkarteak gaur Lapurdiko hiriburuan, auzitegiaren erabakia ezagutzera ematekoa zenean.
Ion Parot-en eskaera ezeztatua. Lotsagarria! pic.twitter.com/2GMiwerhmj
— BAGOAZ (@BagoazGO) 2018(e)ko otsailak 22
Bagoazek salatu du Frantziako Justiziak Paroti baldintzapeko askatasuna ukatu dion bakoitzean, "argudio politikoetan" oinarritu dela, eta "ez juridikoetan".
Parisko auzitegiak bizi osorako zigorra ezarri zion Paroti, Xistor Haramburu eta Jakes Esnal presoekin batera.