Frantziako Poliziak hilaren 12an Donibane Lohizunen (Lapurdi) atxilotutako Ion Telleriabaldintzagabe espetxeratzeko agindu du Andreu epaileak, Segiko kide izatea leporatuta.
2009ko azaroan saiatu ziren Telleria atxilotzen, Fernando Grande-Marlaskak Gazte Independentisten aurka agindutako sarekadan. Urruñan (Lapurdi) bizi zen, eta ez zuten aurkitu. Ekainaren 9an atzeman zuen Frantziako Poliziak lehenengoz, Espainiaren euroaginduari erantzunez. Hala ere, euroaginduari buruz erabaki bitartean aske egon da hil honen 12ra bitartean. Hain zuzen, Paueko epaileak agindutakoa betez polizia etxera sinadura ematera joan zirenean atxilotu zuten eta ondoren Espainiara eraman. Ordutik Madrilgo Soto del Realgo espetxean eduki dute.
Politika
Ion Telleria espetxeratzeko agindu du epaileak
Segikoa izatea egotzi dio Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Euroaginduaren bidez eraman dute Lapurditik Espainiara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu