2011ko hauteskundetarako Bizkaiko zerrendaburuak aurkeztu ditu gaur Aralarrek, eta Iosu Murgia Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagai gisa berretsi dute, baita Felipe Urkidi Bilboko alkatetzarako ere. “Ezkerrekoa eta abertzalea da Aralarrek Bizkaian gauzatu nahi duen proiektua, benetako politikak egiteko, gauzagarriak”, adierazi du Murgiak ondorengo agerraldian. Gainera, Aralar "benetako alternatiba" dela adierazi du, eta “lurralde sozialagoa, ekintzaileagoa, ekologikoagoa izan dadin" lan egingo dutela agindu du, "aberastasunak era justuago baten banatzeko”.
Euren helburua, gainera, Bilboko Udalean ordezkaritza lortzea dela esan du, Batzar Nagusietan duten ordezkaritza sendotzen duten bitartean. "Orain arte ordezkaritza izan ez dugun herrietan ere aurkeztuko ditugu zerrendak eta alderdi gisa ere hazten jarraituko dugu, udal eta BBNNetan ordezkaritza gehituz”. Lan horretan, ilusioz eta arduraz ariko direla azaldu du. "Aurretik, ordea, gure proiektua sendotzen joateko lanean jarraituko dugu, herritarrek hainbestetan adierazi diguten konfiantzari zor diogulako, are gehiago, bakeari esperantzarako beste ate bat ireki zaion sasoi honetan", gehitu du Murgiak.
PoliTIKA
Iosu Murgia izango da Bizkaiko Batzar Nagusietarako Aralarren hautagai, eta Felipe Urkidi Bilboko alkategai
Bilboko Udalean ordezkaritza lortu nahi du Aralarrek, Batzar Nagusietan duena sendotzen duen aldi berean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu