Gaur hasi dira Ipar Euskal Herrian unibertsitatera sartzeko probak egiten. Horren harira, Ikasle Abertzaleak taldeak prentsaurrekoa eman du eta ondokoa salatu du: "euskaraz ikasten dutenek frantsesez egin behar dituzte azterketak. Frantziako edukiak dira, ez Euskal Herrikoak". Horri, "urteotako ikasketak hiru eguneko frogan pasatu beharra pedagogikoki kaltegarria dela, eta ikasleen mailaketan eragiten duela" gaineratu dio IAk.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo hasi zuten selektibitatea. Ostiralera bitartean,8.054 ikaslek egingo dute unibertsitatera sartzeko proba. Horietatik 4.072 ikaslek euskaraz egingo dituzte azterketak.
Eta nafarren txanda berriz, astelehenean izango da. 2.003 ikaslek egingo dute ekainaren 13tik aurrera selektitbiatea.
Guztira, Euskal Herrian 11.200 ikasle inguruk egingo dute unibertsitatean sartzeko proba.
hezkuntza
Ipar Euskal Herrian 1.700 ikasle inguru gaur hasi dira baxoa egiten
Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan filosofiako azterketarekin hasi dute gaur baxoa 1.700 ikasle inguruk. IA Ikasle Abertzaleak taldeak baxoa "euskaraz eta Euskal Herriko edukiekin egitea" aldarrikatu du. Euskal Autonomi Erkidegoan atzo hasi ziren selektibitatea egiten, eta Nafarroan, berriz, astelehenean hasiko dira. Guztira, 11.200 ikasle inguruk egingo dute unibertsitatean sartzeko proba Euskal Herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu