Politika

Ipar Euskal Herrian abertzaleen arteko elkarlanari "izaera iraunkorra" eman nahi dio Batasunak

Hazparnen biltzar nagusia egin dute ehun bat lagunek.

2011ko abenduaren 10a
18:09
Entzun

Batasunak "izaera iraunkorra" eman nahi dio Ipar Euskal Herrian abertzaleen arteko elkarlanari. Gaur goizean Hazparnen biltzar nagusia egin dute ehun bat lagunek, Kazeta.info atariak jakinarazi duenez, eta aro politiko berriari begira estrategia finkatu dute bilkuran.

EHBai bezalako elkarlan esparruen iraunkortasuna bermatzearen alde agertu da Batasuna, Abertzaleen Batasunak ezker abertzalea berriro batzeko beharra eta gogoa aste honetan adierazi ostean. Horregatik, bere militantziak ezkerreko abertzale mugimendu berria osatzeko bidean beharrezko diren baliabideen gainean eztabaida osatu du Hazparneko bilkuran, Kazeta.info-k azaldu duenez.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.