Konfinamenduaren arintze prozesuko bigarren fasean sartuko dira gaur Ipar Euskal Herrian. Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak lehengo astean jakinarazi zuenez, besteak beste, ostatuak eta jatetxeak ireki ahal izango dituzte fase berrian. Halere, debekatuta egongo da, esaterako, ostatu barruan zutik kontsumitzea. Gainera, kiroldegiak, jostalekuak, parkeak eta antzerki aretoak ere irekiko dituzte, hondartzekin batera.
Orain arte, Iparraldeko herritarrek ezin zuten 100 kilometro baino urrunagoko joan-etorririk egin. Gaurtik aitzina, aldiz, «libreki» ibiltzen ahalko dira Frantziaren menpe dauden lurraldeetan. Neurri horiek guztiak arrisku epidemikoaren mapan berdez dauden departamenduetan aplikatuko dituzte.
Koronabirusa
Ipar Euskal Herrian bigarren fasean sartuko dira gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu