FAMILIENTZAKO LAGUNTZAK

Ipar Euskal Herrian familia laguntzak meta daitezke

Haurdunaldi edo adopzio aitortza egiten den unetik hiru urtez hartzen dira laguntzak, eta 20 urte bete arte mantentzen dira

Aitor Renteria.
BAIONA
2004ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Gizarte asistentzialaren egitura eta baliabideak korapilatsuak dira eta usu, familientzat ere, irakurgaitzak dira eskura ditzaketen laguntzak. Hori dela eta, gizarte laguntzaileen egiturak biziki garatuak dira. Ipar Euskal Herrian Familiak Laguntzeko Kutxak kudeatzen ditu laguntza mota batzuk, baina gainerakoak bertze zerbitzu batzuen esku ere gera daitezke.

Horrela, haurdunalditik, familia gehienek laguntza zerbitzu horiengana jotzen dute eta buruz-buru solastatzen dira laguntzaileekin hautua hartzerakoan.

Haurtzaro aitorpena egiten den unetik abiatzen dira laguntza horiek, haurrak hiru urte bete arte. Oinarrizko laguntza 161 eurokoa bada ere, kasurik gehienetan bertze laguntza batzuekin uztartzen da. Horrela lana denbora erdiz egitea hautatzen duen pertsonak oinarrizko laguntzari gehituko zaion dirua jasoko du. Etxerako laguntzaile bat hartzeko dirulaguntzak ere ukanen ditu.

Etxea ordaintzeko dirulaguntzak ere badaude. Soldata apaltzen delarik, gizarte zerbitzuek familia bakoitzaren araberako sartzeen azterketa egiten dute eta laguntzak eman. Bertze hainbat laguntza daude, adibidez haurra sortzen deneko prima edo hiru urtetik gorakoen kasuan eskola sartzeko prima.Familien gastuak ere, hots, elektrizitatea edo telefonoa, kontuan hartzen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.