EUSKARA

Ipar Euskal Herrian hizkuntza politikaren bigarren aroa abiatu behar dela dio Euskal Konfederazioak

Euskararen geroa bermatzeko helburuz, aro berriak eskatzen dituen egiturak eskumenez eta beharrezko baliabidez hornitzeko garaia dela adierazi du Euskal Konfederazioak; bi elementu nabarmenduz: lurralde elkargoaren sorrera eta Eurokartaren berrespena. 

2012ko uztailaren 4a
20:20
Entzun

Hizkuntza politikaren bigarren aroa —Hizkuntza Politika 2.0— abian ezarri behar dela dio Euskal Konfederazioak, euskararen geroa bermatzeko helburuz, aro berri horrek eskatzen dituen egiturak eskumenez eta beharrezko baliabidez hornitzeko. Ildo horretatik, Ipar Euskal Herria esperimentaziorako eskumena izan dezala eskatzen du Euskal Konfederazioak.

Joan den martxoko Deiadarraren ondotik, urte luzeetako borrokaren ondorioz, gizarte zibilak eta politikoak bere osotasunean euskararen ofizialtasunaren aldarria bere egin dutela dio. "Euskalgintzako eragileei dagokigu orain aro berri horren urratsak beteko direla hurbiletik zaintzea".

Euskal Konfederazioak lehentasunezko bi elementu nabarmentzen ditu ofizialtasunaren bidean, batetik Ipar Euskal Herriko lurralde elkargoaren sorrera eta Eurokartaren berrespena. Nabarmentzen du hautetsi eta ordezkari guziek bat egin dutela lurralde elkargoak hartu beharreko lehen eskumena hizkuntzari loturikoa izan behar dela erraterakoan. Noiz gauzatuko den zain egon gabe, hizkuntza politikaren aro berria abian ezartzea eskatzen du. Gisa berean, eskaeraren logikatik eskaintzaren logikara iragan behar dela dio Euskal Konfederazioak, euskarazko irakaskuntza orokortzeko bidean.

Eurokartaren berrespenari dagokionez, Frantziak hautatu 39 artikuluen berrespena baino urrunago joan behar dela dio. "Eurokarta berresteko Konstituzio aldaketa eginen denez, une hori baliatu behar dugu 39 artikulutik haratagoko bidea egin dadin, neurri eraginkorrak har daitezen". Gisa berean, azken urteetan aurkeztu diren lege proposamenak osatu eta Senatuan eta legebiltzarrean bozkatzera pasatzeko tenorea dela dio Euskal Konfederazioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.