Ipar Euskal Herrian lurralde elkargoaren aldeko aldarrikapena indartzeko ekinaldi berriak proposatu dituzte

2013ko apirilaren 8a
15:01
Entzun

Ipar Euskal Herrian lurralde elkargoaren koordinazioak bi ekitaldi nagusi antolatu ditu datozen hilabeteetan gobernuaren aitzinean indarra egiteko. Lehena Euskal Herriko Lurralde Kolektiboari buruzko goi biltzarra izanen da, apirilaren 27an. Baionako campusean eginen da, eta lurralde elkargoaren izaerari buruzko informazioa zabaldu eta eztabaida sustatzeko xedea du. Bigarrena ekainaren 1erako antolaturiko manifestazioa izanen da, Baionan egitekoa hori ere.

Koordinazioak Euskal Herriak eskatzen duen lurralde elkargoa legean sartzeko eskatu zuen martxoaren 30ean. Frantziako Deszentralizazio Lege proposamena apirilaren 10ean aztertuko du Ministroen Kontseiluak, eta maiatzaren 27an Senatuan aurkeztuko da. Horregatik eginen da manifestazioa ekainaren 1ean, momentu horretan euskal gizarteak duen nahia eta indarra erakusteko.

Izaera politiko anitzetako hautetsiak, gizarte zibila eta erakunde ekonomikoak elkartu ziren koordinazioan. Hautetsien Kontseilua, Garapen Kontseilua, Iparraldeko Herrien Biltzarra, Merkataritza eta Industria Ganbera, Batera plataforma, Ipar Euskal Herriko parlamentariak eta 2012ko urrian Deszentralizaziorako ministro Marilyse Lebranchurekin elkartu ziren hautetsiak.

Nahiz eta Lebranchuk ezetza eman zion Ipar Euskal Herrian lurralde elkargo baten nahiari, Alsazian atzo lurralde elkargo propioa aldarrikatzen duen erreferendum bat egitea lortu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.