lurralde elkargoa

Ipar Euskal Herriaren aitorpen instituzionalari begira lortu babes zabala txalotu du ELAk

Ipar Euskal Herriko egoera politikoari begira ELAren irakurketa azaltzen duen ebazpena onartu du sindikatuaren Nazio Batzordeak goiz honetan Baionan. Euskal lurralde elkargoaren aldarriari begira lortu sostengu handi eta aniztuna txalotu egin du ELAk. 

Jenofa Berhokoirigoin.
2013ko urtarrilaren 14a
13:47
Entzun

"Prozesu honetatik gauza bat ikas dezakegu: eztabaida leial eta zorrotza egiteak helburu politikoen eta kudeaketa lanabes konkretuen inguruan eragileen arteko aurreiritzi asko baztertu egiten du, eta posizio immobilistetatik, blokeo jarreretatik askatzeko aukera ematen du".

Eragile politiko eta sozial ezberdinen artean helburu partekatuak definitu eta adostutako estrategiak garatzeak "balio izugarria" duela dio ELAk. Alde horretatik, baloratu dute Batera plataformak, Hautetsien Kontseiluak zein Garapen Kontseiluak egin lana.

Manuel Valls Frantziako Barne ministroaren jarrera ere gogor salatu du sindikatuak, bere ebazpenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.