Ipar Euskal Herriko datu basea osatu dute irakasleentzat

'Euskal Herria irakatsi' tresnarekin, Ipar Euskal Herrian oinarrituriko proiektu pedagogikoak eskaini nahi dituzte

Jenofa Berhokoirigoin.
Gasteiz
2010eko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Ipar Euskal Herriari buruzko datu base bat irakasleei proposatuz, eremu horretan oinarritzen diren proiektu pedagogikoak eskaintzea dute helburu Euskal Herria irakatsi egitasmoaren bultzatzaileek. Proiektua dute gorpuztu Euskal Herriko Garapen Kontseiluak, Pirinio Atlantikoetako Departamendu mailako Dokumentu Pedagogikoen Zentroak eta irakasle talde batek. 2006an abiaturik, 2007-2013 lurralde hitzarmenaren barne da egitasmoa. Eskoletan tokiko adibideak aurkeztea dutela xede dio Villa Pia lizeo pribatuan irakasle den Daniel Olzomendik. Historia, geografia, biologia, ekonomia eta soziologia ikasgaien arloetan, kolegio eta lizeoko programentzako datuak dituzte bilduak eta biltzeko.

Kontseilu Nagusiak Baionan duen egoitzan egin zuten atzo aurkezpena, eta guztiek balorapen ona egin zuten. Akademiako inspektoreak azpimarratu zuen irakaskuntza publikoa, pribatua eta ikastolak guztiak bildu izanak sortu «harridura eta poza». Nahiz dokumentuak frantsesez izan, horiek bi hizkuntzatan izan beharra dira laster, Euskararen Erakunde Publikoaren diru laguntza eskuraturik.

Partaide berri bat: Ikas

Ikas euskal pedagogia zerbitzuko dokumentazio gunea ere partaide izanen da oraindik aitzina. «Eginkizun eta interes berak izaki, partaidetza hau naturala da», Añes Dufau Ikaseko zuzendariaren ustez. Baikorki ikusten du egitasmoa, nahiz sistematikoki elebiduntasunera jotzeak «pena» sortzen dion. Lehenik eta bakarrik euskaraz idatziriko dokumentuak proposatzearen alde lan eginen dutela dio, eta horiek frantsesera itzultzeko aukera utzi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.