Hala ere, udako eguzkiak ez ditu ohildu hodei beltzak, eta Hendaiako ikastolan kezka da nagusi. Prefetak herriko etxearen aurkako auzibidea irekiko duela erran zuen joan den ostiralean. Ondorioz, Hendaiako ikastola berria egiteko xedea bertan behera gelditu da, artean konponbiderik atzematen ez badute. 250 haurren geroa kolokan dago.
Urtero legez, ikastoletako haur kopuruak gora dagi, baina egoitzen arazoak ez dira konpontzen. Seaska Frantziako Hezkuntza, Kultura eta Barne ministerioetako ordezkariekin bildu zen Parisen. Seaskaren oharrak jaso zituzten, eta teknikariek aitortu arren arazoak konponbidea behar duela, Frantziako gobernuak ez du oraindik deus proposatu.