Oraingoan Ipar Euskal Herriko hiru herrialdeetan nagusitu da Hollande eta lortu duen aldea, bereziki Lapurdin, azpimarragarria da. Baionan soilik, Sarkozyk baino lau mila boto gehiago eskuratu ditu. Ezkerrera jo duten herrien artean aipa daitezke Angelu, Hendaia, Ezpeleta, Hazparne, Bokale eta Uztaritze. Hala ere, Sarkozyk nagusitasuna atxiki du Donibane Lohizunen eta Miarritzen.
Nafarroa Beherean Hollanderen aldea txikiagoa izan da. Donibane Garazi eta Donapaleun Sarkozy nagusitu da, Baigorrin Hollande nagusitzen zen bitartean. Zuberoan Hollanden nagusitasuna erabatekoa izan da; Maulen Hollandek bikoiztu du Sarkozyren kopurua, Atharratzen bezala.