Lehen Lan Kontratua

Ipar Euskal Herriko ikasleek protestak egin dituzte gaur ere CPEren aurka

CPE Lehen Lan Kontratua bertan behera uzteko eskatzen diote protestan ari diren gazteek Frantziako Gobernuari. Baionako eta Donibane Lohizuneko hainbat ikastetxeetako sarrerak blokatuta daude. Bozketak egiten ditzute blokatzearekin jarraituko duten ala ez erabakitzeko eta ikastetxeak itxita mantentzen jarraitzearen alde bozkatzen dute gehienek.

2006ko apirilaren 6a
12:55
Entzun
Baionan Rene Cassin, Paul Bert, Louis de Foix eta Bernat Etxepare ikastetxeak blokatuta daude. Rene Cassin lizeoan esaterako ikasle gehienek erabakita gaur eta bihar egingo dute blokatzea. Bestalde, Paul Bert lizeo profesionaleko ikasleek gaur erabaki dute ikastetxea blokatzea. Gutxi gora-behera 800 ikasle daude Paul Bert Lizeoan eta 400ek gutxienez eman diote babesa protestari. Hala ere zenbait ikasleri pasatzen uzten diete azterketak direla eta. Bestalde Louis de Foix astelehenaz geroztik dago blokatuta eta zuzendariak guztiz ixtea erabaki du gaur. Azkenik Bernat Etxepare ikastola erabat itxita dago atzotik.

Donibane Lohizunen, aldiz, Maurice Ravel eta Ramiro Arrue ikastetxeetan ere protestak burutzen ari dira. Maurice Ravel ikastetxea astelehentik dago blokatuta. Ramiro Arrue ikastetxea ere blokatuta dago. Hala ere, hemen ere azterketak direla medio zenbait ikasle sartu egiten dira eskolara.

Donibane Lohizunen 13:00etan manifestazioa egingo dute ikasleek. Michele Alliot-Marie Frantziako Defentsa ministro lapurtarra lekuko auzapez ordea dela, bertan ere presentzia bat bermatzea ezinbestekoa dela uste dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.