Lehen Lan Kontratua

Ipar Euskal Herriko lizeo gehienek blokatuta jarraitzen dute CPEaren aurka

Ipar Euskal Herriko ikasleek protestan jarraitzen dute CPE Lehen Lan Kontratuaren aurka. Donibane Lohizuneko eta Baionako hainbat ikastetxetako sarrerak blokatuta zeuden atzo eta gaur Donibane Garaziko lizeo publikoko ateak ere itxi dituzte ikasleek. Lehen Lan Kontratua erretiratzeko eskatzen diote ikasleek Frantziako gobernuari. Hendaian manifestazioa egingo dute gaur. Izan ere, Hendaiako lizeo profesionaleko ikasleen gehiengoa greban dago nahiz eta lizeoa bera blokatuta ez egon.

2006ko apirilaren 7a
12:32
Entzun
Ikastetxeen kudeaketaz arduratzen den Inspekzio Akademikoak jakinarazi duenez Ipar Euskal Herriko lizeo nagusietan ez dira eskolak normaltasunez ematen. Guztiak blokatuta egon ez arren batean eta bestean grebak egiten ari direlako.

Zehazki, astelehenaz geroztik Donibane Lohizuneko Maurice Ravel eta Ramiro Arrue baita Baionako Louis de Foix lizeoen sarrerak itxita mantentzen dituzte gazteek, herenegun Baionako Bernat Etxepare lizeoa batu zen protestara eta atzo, Baionako Cassin, Paul Bert, baita Angeluko Cantau eta Miarritzeko ostalarien lizeoa.

Lehen Lan Kontratuaren aurkako protestak hedatuz joan ziren atzo Lapurdiko lizeoetan. Gaur, orotara Bederatzi lizeo blokeatuta daude eta beste zenbaitetan ere klaseak ez dira normalki ematen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.